+34 943 744 584
?

Metalen estaldura plastikoak

Espezialistak gara PVC likidozko estalduretan, eta gure esperientzia luzea, abangoardiako baliabideak eta profesional kualifikatuen talderik onena jarriko ditugu zure proiektuaren zerbitzura. Metalen estaldura plastikoak behar dituen edozein proiektu egiten dugu, eta kasu bakoitzeko premia zehatzetara egokitzen dugu gure zerbitzua. Horretarako, premiak aztertzen ditugu aldez aurretik, eta neurriko plan bat eskaintzen dugu. Sektore askotarako lan egiten dugu, hala nola automoziorako, laneko tresna eta makinetarako eta zentral nuklearretarako.

Espezialistak metalen estaldura plastikoetan

60 urte baino gehiago daramatzagu plastikoari lotutako industria-prozesuetan, eta sakonean ezagutzen ditugu PVC likidozko estaldurek eskaintzen dituzten soluzioak eta materialak. Besteak beste, tresnen eta makineriaren ergonomiaren hobekuntza eta pieza metalikoen isolamendu elektrikoa.

Gure espezialitateetako bat pieza metalikoetarako estaldura dielektrikoak dira. Gure taldearen ezagutzari eta esperientziari esker, gure estaldura dielektrikoen zerbitzua zure proiektuaren premietara egokitu dezakegu. Kalitateko emaitzak bermatzen ditugu.